Algorriko istorioak
Kantauri itsasoko bizitzari buruzko haurrentzako nire liburu-bilduma, euskaraz: ideia, pertsonaiak, testuak, arte-zuzendaritza eta diseinu editoriala.
- Urtea
- 2026
- Zerbitzuak
- Ideia, testuak, arte-zuzendaritza eta diseinu editoriala
- Sektorea
- Haur literatura
- Bezeroa
- Proiektu propioa

Ideia
Algorriko istorioak haurrentzako nire liburu-bilduma da, euskaraz, Kantauri itsasoko bizitzari buruzkoa, etxeko itsasoari buruzkoa: Zumaiakoa naiz, eta flyscha eta Algorri txikitatik ezagutzen dudan paisaia dira.
Hartutako erabakiak
Itsas biologia haurrei kontatu nahi nien, testu-liburu bat zirudien gabe. Hortik sortu ziren Tripontzi, olagarro jatuna, eta Txispa, torpedo-arraia elektrikoa: izaera duten pertsonaiak, informazioa gogoratzen laguntzen dutenak.
Nola aplikatu zen
Ideia, pertsonaiak eta testuak euskaraz sortu nituen, artea zuzendu nuen IA tresnetan oinarrituta, ilustrazioak nire jarraibideen arabera sortzeko, eta bi liburukiak diseinatu eta maketatu nituen inprimatzeko.
Emaitza
Bi izenburu argitaratu dira, Olagarro tripontzia eta Txisparen besarkadak, eta bildumak hazten jarraitzen du.
